Berako Gure Txokoa Elkarteak urteko batzar nagusia larunbat honetan, martxoak 15, eginen du. 19:30ean bilduko dira Iamotenean eta hainbat gai izanen dituzte hizpide.
Alde batetik, joan den urteko akta irakurri eta onartuko dute, eta 2013ko kontuak ere aurkeztu ditu zuzendaritzak. Elkartearen ekimen eta ekintzen laburpena eta balantzea egiteko ere aprobetxatuko dute bilera eta Matzada futbol-zelaiaren egoeraz ere ariko dira. Horrez gain, urte bukaeran zuzendaritza batzorde berria aukeratzeko ahuteskundeak izanen dira eta horiek ere aipatuko dituzte batzarrean.
Oraingo zuzendaritzaren arabera, «gai garrantzitsuak» dira eta hortaz, bazkide guztiei egin die batzarrera joateko deia.