60 emakumek parte hartu zuten Bortzirietako emakumeen bosgarren mendi itzulian

TTIPI-TTAPA 2014ko martxoaren 12a

Bortzirietako emakumeen bosgarren mendi itzulian parte hartu zutenak, Agiñan. Mentxu Peñak utzia

Hiru ordu inguruko itzulia egin zuten Lesakako mendietan barna

Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak bultzatuta, hainbat ekitaldi egin dira Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Martxoaren 9an, 60 bat emakume bildu ziren Lesakako plazan, Bortzirietako emakumeen mendi itzuliaren bosgarren edizioan parte hartzeko.

Plaza Zaharretik abiatuta, Agiñara joan ziren Gardeleko bidetik eta Lesakako herrigunerako buelta, berriz, Ikatzulotik egin zuten. Gero, bazkaria izan zuten Kattun eta bertan dokumentala ikusteko aukera ere izan zuten.

Honetaz gain, bortz herrietan elkarretaratzeak eta manifestuaren irakurketa egin dira asteburu honetan, Emakumearen Egunaren inguruan.Filmak eta dokumentalak ere eskaini dira eta martxoaren 11n, lila koloreko maindire haundi bat zintzilikatu zuten Berako Toki Ona institutuan.

Martxoaren 22an, azkenik, autodefentsa ikastaroa emanen da Arantzako eskolako gimnasioan, 10:00etatik 13:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun