Isidoro Fagoagari buruzko hitzaldia eginen da martxoaren 14an Beran

TTIPI-TTAPA 2014ko martxoaren 12a

German Ereña adituak eskainiko du Beralandetan, ortziralean 18:30ean

Isidoro Fagoaga musikari eta idazle beratarrari buruzko hitzaldia emanen du Beralandetan German Ereña adituak martxoaren 14an, ortziralean 18:30ean. Tenore eta musikari bezala aski famatua izan zen Fagoaga, baina bere literatur lana ezezagunagoa da.

German Ereña eibartarrak sakon ikertu du Isidoro Fagoagaren bizitza eta lana, bai Alemania edo Italiako antzerki eta liburutegietara bisitak eginez, bai Fagoaga zenaren ondorengoen etxeetara joanez, Baztan-Bidasoaldean. Hain zuzen, Fagoagaren kutxa zahar batzuk topatu zituen Iruritan eta bertan dokumentazioa, argazkiak eta tenore zeneko garaian erabiltzen zituen jantziak ere topatu zituen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun