Ander Errandonea beratarrak Euskal Herriko klub arteko pilota txapelketa irabazi du buruz buru

TTIPI-TTAPA 2014ko martxoaren 11

Ander Errandonea, txapela irabazi eta gero gustura lagunekin. Utzitako argazkia

Binaka, aldiz, finala galdu egin zuten Iñigo Martinez eta Beñat Mitxelenak

Euskal Herriko klub arteko pilota txapelketaren finalak jokatu dira asteburu honetan. Gazte mailan, Ander Errandonea beratarrak buruz buruko txapelketaren finala jokatu zuen martxoaren 7an Laudion eta binaka, Iñigo Martinez eta Beñat Mitxelena beratarrek ere finala jokatu zuten martxoaren 8an Azkoitian.

Buruz buruko txapelketan txapeldun suertatu zen Ander Errandonea. Lizarrako San Miguel elkarteko Mateori 22-11 irabazi zion, 0-6 galtzen joan ondotik. Baina Errandoneak sakea hartu zuenean, sake-errematean bikain ibili zen eta buelta eman zion markagailuari.

Beñat Mitxelenak eta Iñigo Martinezek ezin izan zuten gauza bera egin larunbatean, Olaburu taldeko Elordi eta Otaduyren kontra. Beratarrek ligaxkako partida guziak irabaziak zituzten, baina finalean ez zuten egunik onena izan. Hasiera berdinduaren ondotik, 6-15 jarri ziren aitzinetik Olaburuakoak. 11-15era hurbiltzea lortu zuten Bortziriak taldeko pilotariek, baina hamaseigarrena egin zuten Elordi eta Otaduy eta, pilota bizi batekin, zuzenean joan ziren 22ra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun