Bortzirietako eskuz banakako hamahirugarren txapelketan haur eta kadete mailako finalerdiak jokatu ziren martxoaren 9an Beran. Bi kategorietako lau finalistak lapurtarrak izanen dira.
Haurren kategoriako lehen finalerdian, Urruñako Jon Biscoubyk 18 eta 11 irabazi zion Gure Txokoako Mikel Eltzaurdiari eta bigarrenean, Sarako Aritz Lekuonak 18 eta 4 irabazi zion Errekako Enaitz Telletxea igantziarrari.
Kadete mailan, Azkaingo Bixente Lafittek 22 eta 10 irabazi zion Arkupeko Jonan Fagoaga lesakarrari eta Sarako Unai Iribarrenek 22 eta 12 irabazi zion Txarutako Aritz Merinori.
Txapelketa honetan gibeleratutako partidak jokatzeko ere aprobetxatu dute asteburua. Hauek izan ziren Lesakan larunbat goizean jokatutako partiden emaitzak:
Umeak B
Aritz Etxebeste (Irun), 7 – Andde Maritorena (Gure Txokoa), 18
Oier Orbegozo (Arkupe), 18 – Adei Villamea (Gure Txokoa), 12
Umeak A
Unai Lluzia (Gure Txokoa), 18 – Andoni Telletxea (Gure Txokoa), 16
Xabi Etxeberria (Gure Txokoa), 18 – Aimar Zamora (Biltoki), 5
Kimuak B
Markel Etxarte (Altxata), 3; Ekain Sein (Oiarpe), 18
Unax Villamea (Gure Txokoa), 18; Koldo Bizente (Altxata), 6
Aitzinera begira, gazte mailako final laurdenetako lau partidak jokatuko dituzte martxoaren 11n, astearte arratsaldeko 7etan Berako Eztegara pilotalekuan.
Ander Errandonea (Gure Txokoa), Sergio Oskozen kontra ariko da.
Beñat Mitxelena (Gure Txokoa), Baigorriko Xabi Alkasenaren kontra.
Iñigo Martinez (Gure Txokoa), Xabi Azpirozen (Oiarpe) kontra.
Jon Olaizola (Arkupe), Xabi Mendyren (Gure Txokoa) kontra.
Bertze finalerdiak martxoaren 14 eta 15ean
Martxoaren 14 eta 15ean, kategoria ttikienetako finalerdiak jokatuko dituzte Beran eta Lesakan.
Beran, ortziral arratsaldeko 6:15ean hasita jokatuko dira finalerdietako batzuk:
Umeak B
Oihan Etxeberria (Arkupe) – Andde Maritorena (Gure Txokoa)
Umeak A
Jon Pagola (Gure Txokoa) – Unai Lluzia (Gure Txokoa)
Andoni Telletxea (Gure Txokoa) – Unai Amiano (Irun)
Kimuak A
Asier Bailarena (Txaruta) – Jon Sanchez (Hondarribia)
Lesakan larunbat goizeko 9:30ean hasita jokatuko dira bertze finalerdiak:
Ttikiak
Aritz Lizarrondo (Biltoki) – Andoni Latorre (Gure Txokoa)
Josu Etxepeteleku (Arkupe) – Koldo Lacar (Gure Txokoa)
Umeak B
Eloi Sanchez (Arkupe) – Joseba Telletxea (Altxata)
Kimuak B
Unax Villamea (Gure Txokoa) – Iker Etxebeste (Irun)
Asier Larralde (Arkupe) – Rafaela Gomes (Altxata)
Kimuak A
Asier Telletxea (Gure Txokoa) – Josetxo Sesé (Gure Txokoa)