Euskadiko pisu jaurtiketa txapelketa irabazi du Xabi Etxenike lesakarrak junior mailan

TTIPI-TTAPA 2014ko martxoaren 10a

Xabi Etxenike lesakarra, podiumaren erdian, Euskadiko pisu jaurtiketa txapelketa irabazi eta gero. Utzitako argazkia

Martxoaren 1ean lortu zuen garaipena, Donostiako Anoetan

Irungo Txingudi taldean atletismoan ari den Xabi Etxenike Igantzi lesakarrak Euskadiko junior mailako pisu jaurtiketa txapelketa irabazi zuen martxoaren 1ean Donostiako Anoetan. Etxenikek lehenbiziko urtea du kategoria honetan eta 12 metro eta 19 centimetroko jaurtiketa egin zuen, 6 kiloko bolarekin.

Joan den urtean, Euskadiko jubenil mailako txapelketan ere urrezko domina lortu zuen Etxenikek, 12,77 metroko jaurtiketarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun