Andoni Martinez eta Asier Kalderonek irabazi dute Genaro Taldearen mus txapelketa

TTIPI-TTAPA 2014ko martxoaren 10a

Genaro Taldeak antolatutako mus txapelketan hiru lehenbizikoak izan ziren taldeak. Utzitako argazkia

Hamabortz bikote aritu ziren martxoaren 9an Berako Xuga ostatuan

Errealzaleen Genaro Taldeak antolatutako V. mus txapelketa jokatu zen martxoaren 9an Berako Xuga Ostatuan. 15 bikotek parte hartu zuten bertan, azkeneko aldian baino bi bikote gehiagok eta Andoni Martinezek eta Asier Kalderonek osatutako bikotea suertatu zen txapeldun. Trofeoaz gain, Genaro taldearen bufanda, Xugan otordu bat, eta Erreala-Real Madril partidua ikusteko sarrera bana eskuratu zituzten.

Finalean, iazko txapeldunak izan zituzten aurkari, Joxe Mari eta Joanito Zelaieta anaiek osatutako bikotea. Azken hauek, txapeldunordeek, bildots erdi bana eta Genaro taldearen bufanda bana etxeratu zituzten. Azkenik, hirugarren postuan Xabi Azkune eta Imanol Endara gelditu ziren, Patxi Torres eta “Euskadi”ri irabazi ondotik. Xabik eta Imanolek Genaro taldeko bufandaz gain, kaba eta ardo lote bana jaso zituzten.

Aintzinera begira, Genaro Taldeak aurten bost urte beteko dituela eta hori ospatzeko ekintza bereziren bat antolatzeko ideiarekin dabil Taldea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun