Iruñeko Planetarioan otsailaren 7an ospatu zen Euskal Mendi Galan, Manttale taldeko Joseba Larralde eta Josu Unsión beratarrak sarituak izan ziren.
Bere lehenengo parte hartzean, Joseba Larraldek Nafarroako Kopako irabazlearen saria jaso zuen, baita Luis Mari Pikabea saria ere, proba hau burutzen duen partaiderik gazteenari ematen zaiona. Unsionek, Nafarroako Kopa burutzen duen partaiderik beteranoari ematen zaion Xabier Zubieta saria irabazi zuen.
Nafarroako kopari, 2014tik aitzinera Nafarroako Lerroko Mendi Lasterketen Txapelketa deituko zaio.