Kantu zaharren bazkaria

Joxean ORTEGA 2014ko martxoaren 6a

Aurten ere, Igantzin Kantu Zaharren Bazkaria izanen dugu. Mar­txoaren 16an, igandearekin izanen da Herriko Etxean 14:00etan hasita. Txartelak betiko lekuetan salgai daude iazko prezio berean: 25 euro. Izena emateko epea martxoaren 10ean bukatuko da, beraz, bixi-bixi ibili. 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun