Joan den urtean herriko euskara batzordeak etxeei izenak paratzeko kanpaina egin zuen. Guztira 90 herritarrek eskatu zuten beren etxeetan errotulua paratzea. Geroztik jende gehiagok agertu du bere etxean errotulua paratzeko interesa.
Hori dela eta, euskara batzordeak berriz eman nahi die aukera, errotulua paratu ez zuten etxe guztiei eskaera egin dezaten.
Errotulurik paratu ez duten etxeetan eskutitz bat hartuko dute, zer egin behar duten azalduko diena. Eskaera Igantziko Udalean aurkeztu behar dute, martxoaren 28a baino lehen. Baldintzak iazko berak dira: errotulua paratu nahi duenak 10 euro ordaindu behar ditu. Prezio horretan sartuak dira errotulua egitea eta paratzea.