Udaletik herrian konpostalekua badugula gogorarazi nahi dute. Bertan kimatutako arbaztak eta adarrak botatzeko lekua bada, baita etxeetan egindako obra txikien hondarrak (adreiluak, teilak,..) botatzeko edukiontzi bat ere. Edukiontzi honetara ezin da egurra edota altzaririk bota.
Gai honekin lotuta, aipatu azken hilabeteetan gure herriko edukiontzien ondoan azaldu diren etxe-tresnak biltzera gure etxeetara etortzen direla Zabor Mankomunitatekoak telefono honetara deituz gero: 672045734. Ezin da traste haundirik utzi edukiontzien ondoan. Ea poliki-poliki denon artean gure betebeharrak zeintzuk diren ikasi eta betetzen ditugun! Guztion onerako da eta.
Igantzin gelditzen ziren edukiontzi berde isolatuak aurreko egunetan kendu dira. Neurri honekin Zabor Mankomunitateak eta Udalak birziklapena bultzatu nahi dute. Hasieran sor litezkeen eragozpen eta gaizki-ulertuak gainditu eta gure ingurumena errespetatu eta zaindu behar dugula ulertzea nahi lukete eta hori lortzeko denok ahalegin txiki bat egitea.