Inauteriak joan dira eta…

Nerea ALTZURI 2014ko martxoaren 6a

Mikel LARRETXEA eta Aitor ELEXPURU

Argazki politak utzi dituzte. Mozorro Xuriek ortzegunean eskolara egindako bisitan harrera beroa jaso zuten eskolako lagunengandik. Eskolako ikasleek ere, mozo­rro besta izan zuten. Mozorro xuri gazte eta haurrek baserrietako eskeak­ egin zituzten giro ederrean. 130 lagun bildu ziren ortziraleko Aterpeko bertso afarian eta 30 emakumek Pabloenean afaldu zuten. Mozorro aunitz eta ikusgarriak izan ziren larunbat arratsaldean batez ere, eta Ezinning kuadrilako artisten musika dantzagarriak guraso eta haur mozorrotuekin plazako berendu tartea animatu zuen. Iluna­barrean, aizkolari, harrijasotzaile eta motozerrazaleen saioak eta errifen zozketa­ izan ziren. Goizaldera arte, Ai Ene taldeak inauterietako azken orduak girotu zituen­.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun