Sinadura bilketa

Nerea ALTZURI 2014ko martxoaren 6a

Arantzako Udalak Espainiko bandera Herriko Etxeko balkoian jartzeko agindua jaso zuen. Borondatez kontra, be­hartuta, jar­tzeko eraba­kia hartu behar izan zuen­. 
 
Inposaketa honen ai­tzinean, herritar talde batek gai­tzespen idatzia banatu zuen etxez-etxe, sinadura bilketa abiatuz zenbait aldarrikapen egiteko: batetik, udaletxean espainiar bandera ikusteak atse­kabea edo sami­na eragin duela adierazteko; ber­tze­tik, sentimenduen zapalkuntza adie­raz­ten duenez, guziz erre­pudiatzen dutela errateko; hirugarrenik, nafar ikurra eta ikurrina ikur bakarrak direla aldarrikatze­ko, gainetik bertzerik onar­tu­ gabe; isunen mehatxupean ere sentimenduak ez dituztela aldatuko adierazteko inpo­sa­turiko bandera udaletxean paratuz; eta azkenik, «bandera espainiarrik ez» ozenki aldarrikatzeko.
 
16 urtetik gorakoa izanez gero, sinatu daiteke herriko denda, ostatu, kooperatiba eta Herriko Etxean. Aipatzekoa da, Aran­tzan izan ditugun bi sentsibilitate politiko ez­berdinetako alkateek (ez­ker aber­tzalea eta EAJ) si­na­tu dutela. Martxoaren erdialdera arte egin daiteke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun