Naturzaleek antolatutako irteera Oihanberrira

Irune eta Itsaso 2014ko martxoaren 6a

Oihanberrira atera zen naturzale koadrilla. Beheitian, zuhaitz eder bati begira. Ainhoa BERRUETA

Ekitaldi arrakastatsua izan zen

Azken alean “Baso ahaztuak” dokumentala eta solasaldia aipatu  genituen eta orain gaineratu behar dugu ekitaldiek segida izan zutela otsailaren 16an. Zugarramurdiko bidean dagoen Oihanberri basora irteera antolatu zen. Hogei lagun inguru elkartu ziren eta parajea ezagu­tzeaz gain bertako landare eta zuhaitz espezieak aztertzeko aukera izan zuten; baita ikusi eta entzuten ziren hegaztiak ezagu­tzen saiatzekoa ere. 
 
Oihanberri aberatsa da pago zein haritz motetan eta garai batean erabiltzen ziren kisulabe ugari daude. Egur-ika­tza egiteko txondo­rren arrastoak ere ikusi ahal izan zituzten bertan. Goiz ederra pasa­tzeaz gain aunitz ikasteko aukera izan zuten bakoitzak zekiena taldearekin konpartitzen zuelako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun