Lip-duba grabatuko da Gure Esku Dago Egunean

Aitor AROTZENA 2014ko martxoaren 6a

Martxoaren 15ean, Gure esku dago  eguna ospatuko da Lesakan. Bertan, 11:30ean "Gure esku dago" lipdub-a grabatuko da, Bortzirietako hainbat talde eta elkarteren partehartzearekin. Herritar guztiak daude gonbidatuak bideoan parte hartzera. Ondoren, pintxoak eta sagardoa egonen dira jubilatuetako arkupetan. Furgoneta informatiboa egonen da egun osoan ekainaren 8an Iruñea eta Durango batuko dituen giza katean parte hartzeko me­troak eta kamisetak erosteko aukera eskainiz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun