San Fermin jubilatu elkarteak aita eta aitatxien eguneko bazkaria antolatu du martxoaren 19rako, 14:00etan. Txartelak hilaren 12a baino lehen hartu behar dira elkartearen ostatuan 20 euro ordainduz eta guttienez hamar lagunek eman beharko dute izena bazkaria egiteko.
Bertze aldetik, mus, seien eta despiste txapelketak hasiko dituzte martxoaren 10ean erretiratuek.