Salvador Yanci zena gogoratuko du txirrindularitza proba batek

Aitor AROTZENA 2014ko mar. 6a, 09:37

Mastegiko kobazuloen ingurua ere auzolanean txukuntzen ari da elkartea

Beti Gazte elkarteak urteko ohiko batzarra egin zuen otsailaren 8an. Gaur egun 1.030 bazkide ditu eta horietatik  25 bat bertzerik ez ziren agertu egoitzara, baina halere urteko 95.000 euro inguruko aurrekontua eta hainbat berrikuntza proposatu eta onartu ziren.
 
Horietatik garrantzi­tsuena, elkarteko zuzendaritza batzordean hiru hamarkadetan eta azken 16 urteetan presidente izan zen Salvador Yanci zenaren omenez antolatuko den martxa zikloturista izanen da. Maiatzaren 11n eginen da eta Beti Gazte elkarteak ez ezik, Gure Txokoa, Baztandarra, Urtxintxa eta Erreka txi­rrindularitza taldeek parte hartuko dute antolaketan. Ibilbidea ehun kilometro eskasekoa izanen da, Lesakan hasi eta bukatu, eta Beran antolatzen zenean, Miguel Indurain martxaren ibilbide laburraren an­tzekoa.
 
Zuzendaritza batzordean ere izan da aldaketaren bat edo bertze. Honela, Lurdes Danboriena da idazkari berria. Gainera, sokatira taldea berriz ere lanean hasi denez, atal horretako arduradunak izanen dira Agustin Zubieta eta Beñardo Iantzi.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun