Rikardo Baroja ikastetxean sukaldaritza tailerra antolatu zuten otsailaren 14an.
Tailer honen helburua gurasoengan euskararen erabilera bultzatzea izan zen. Bertako sukaldariak, Belenek, guraso eta seme-alabei “euskal pastelaren” berri eman zien. Tailer hau Euskara Lan Taldeak ikasturte honetarako antolaturiko egitarauaren barrenean kokatzen da. Honetaz gain, urte osoan, dantza tailerra astean behin egiten ari dira hainbat guraso eta hemendik aitzinera ere, euskara praktikatzeko zenbait jarduera eskainiko zaizkiei gurasoei.