Manttale Ttiki taldeak 20 zuhaitz landatu ditu Landagaitan

TTIPI-TTAPA 2014ko martxoaren 6a

Utzitako argazkia

Manttale ttiki taldeak hogei zuhaitz landatu zituen otsailaren 8an Landagaitan. Atletismo eskolako haurrek, mendi irteera bat egin zuten Usategietatik Landagaitara, eta han helduez lagunduta landatu zituzten zuhaitzak. Larunerako bidean, lehenengo maldan paratu dituzte zuhaitzak. Puntu honetatik pasatzen da apirilaren 13an jokatuko den Berako Mendi Maratoi Erdia.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun