Labiaga ikastolak bigarren eskuko merkatu txikia antolatu du martxoaren 23rako kiroldegiaren aitzineko patioan. Igandearekin, 09:00etatik 15:00etara paratuko dira postuak eta salerosketarako aukera bikaina izanen da.
Postua jartzeko interesa dutenek ikastolara deitu behar dute (948 630172) eta postua jartzeko 10 euro ordaindu beharko dira.