Enaitzen aldeko zozketa erraldoia antolatu dute

TTIPI-TTAPA 2014ko martxoaren 6a

Txartelak euro batean salgai daude herriko 11 lekutan

Enaitzen gelako gurasoek Enaitz gara ekimena antolatzen ari dira. Jardueraz betetako maratoi erraldoia jarri dute martxan: horien artean, lehenbizikoa, he­rriko merkatarien laguntzaz eginen den zozketa erraldoia. Mota guztietako opariak dituzten hamar zare handi osatu dituzte, orain arte Goia kinkaila denda izan denean ikusgai daudenak.

Txartelak Beran ohiko salmenta-puntuetan euro batean daude salgai: Hamaiketako, Garbi cofee, Sarobe, Igone, Pagola, Purienea, Amaleun, Xuga, Beti Jai, Errekalde eta Zubiondo. Zozketa  ekainaren 7an izanen da, bertze ekitaldi polit eta ikusgarri baten bukaeran.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun