Boluntarioen Eguna ospatu dute Berako San Jose Zahar Etxean

TTIPI-TTAPA 2014ko martxoaren 6a

Elkarrizan boluntario taldeko kideek musutruk egiten duten lana eskertzeko omenaldia antolatu zuten otsailaren 19an, Berako San Jose Zahar Etxean. Zahar Etxeko bizilagunekin egotera etortzen dira boluntarioak, lagunduz, kantatuz, irteeretan garraiolari lanak eginez eta lan hori eskertu zieten adinekoek. Jose Ignacio Muruaren musika eta bertsoak, dantzak eta berendua izan zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun