Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren harira zenbait ekitaldi antolatu ditu Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak.
Martxoaren 7an, Arantzan, dokumentala eskainiko dute 20:00etan Baskulan.
Etxalarren martxoaren 7an, arratsaldeko 6etan Pink Saris filma eskainiko dute Kultur Etxean.
Martxoaren 8an, Berako Kultur Etxean filma eskainiko dute 19:30ean eta Igantziko Biltokin Pink Saris filma 19:00etan.
Martxoaren 9an, Lesakan eginen da Bortzirietako emakumeen bosgarren mendi itzulia. Goizeko 9etan abiatuko dira plazatik eta 13:00etan eginen da elkarretaratzea Plaza Zaharrean. 14:00etan bazkaria Kattun (Aitzinetik izena eman behar da 948 635036 telefono zenbakian). 17:00etan mendi proiekzioa eskainiko da Kattun.
Martxoaren 11n, filma eskainiko da Berako Kultur Etxean 13:30ean.
Martxoaren 22an, azkenik, autodefentsa ikastaroa emanen da Arantzako eskolako gimnasioan, 10:00etatik 13:00etara.