Genaro Taldearen bosgarren mus txapelketa jokatuko da igande arratsaldean Beran

TTIPI-TTAPA 2014ko martxoaren 7a

Irabazleek Erreala eta Real Madrilen arteko partida ikusteko sarrerak izanen dituzte

Errealzaleen Genaro Taldeak mus txapelketa antolatu du martxoaren 9an, igandean 16:00etan Berako Xuga ostatuan. Irabazleek, Erreala eta Real Madriden arteko partida ikusteko aukera izanen dute, bertze sarien artean.

Apuntatu ere bertan egin behar da, Xuga ostatuan, egun berean, txapelketa hasi baino lehenago, arratsaldeko 4ak arte. Bikote bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu.

Txapeldunek sari polita izanen dute: Xuga ostatuan otordua, trofeoa eta Genaro Taldeko bufandaz gain, Erreala eta Real Madrilen arteko ligako futbol partida ikusteko sarrera bana izanen dute. Azpitxapeldunek, Genaro Taldeko bufandarekin batera bildots erdi bana izanen dute saritzat eta hirugarrenek, Genaro Taldeko bufanda eta cava eta ardo lote bana.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun