Liztor beltzari buruz solasaldia eginen da martxoaren 8an Berako Kultur Etxean

TTIPI-TTAPA 2014ko martxoaren 6a

Juanito Zelaieta Berako erlezaina izanen da hizlarietako bat. Artxiboko argazkia

Larunbat goizeko 10etan hasita emanen dira azalpenak

Bortzirietako udalek antolatuta liztor beltzari buruzko solasaldia eskainiko da martxoaren 8an, larunbat goizeko 10:00etan kultur etxean, “Ingurumenaren etsai, denen etsai” izenburupean.

Bortzirietako udalek antolatuta liztor beltzari buruzko solasaldia eskainiko da martxoaren 8an, larunbat goizeko 10:00etan kultur etxean, “Ingurumenaren etsai, denen etsai” izenburupean.

Gure eskualdean liztor beltzak zer eragina duen eta horren aurrean zer egin dezakegun esplikatuko dute Peio Berruet, Xiker Salaberria eta Juanito Zelaietak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun