Bortzirietako gazte mailako pilotariek Euskal Herriko finalak jokatuko dituzte egunotan. Zehazki, buruz buru, Ander Errandonea beratarra San Miguel elkarteko Mateo pilotariaren kontra ariko da Laudioko Areta pilotalekuan martxoaren 7an, ortziral arratsaldeko 7:30ean. Binaka, berriz, Beñat Mitxelena eta Iñigo Martinez beratarrak Olaburuko Elordi-Otaduy bikotearen kontra ariko dira martxoaren 8an, larunbat arratsaldeko 4:30ean Azkoitian.