Berako Gure Txokoa elkartean antolatutako mus txapelketa azkarra jokatu zen larunbatean Iamotenean. Orain arteko txapelketa jendetsuenetakoa izan zen, Bortzirietako 47 bikotek hartu baitzuten parte. Arratsaldea giro ederrean pasatu ondotik, Fede Fernandez eta Asier Saragueta beratarrak suertatu ziren txapeldun, finalean Ander Gonzalez eta Xabat Matxikote igantziarrei irabazi ondotik.
Irabazleek 400 euroko saria eskuratu zuten eta txapeldun ordeek bi afari Zubiondon.
Hirugarren posturako lehian, Berako Andoni Martinez eta Mikel Jaurenak irabazi zieten Berako Bernar Errandonea eta Asier Larrañagari. Hirugarrenek Zalainen bi afari irabazi zuten eta laugarrenek Martikoko bi lote.