Bigarren eskuko merkatu ttikia antolatu du Berako Labiaga ikastolak

TTIPI-TTAPA 2014ko martxoaren 5a

Martxoaren 23an eginen da eta edonork jarri dezake salmenta postua

Berako Labiaga ikastolak bigarren eskuko merkatu txikia antolatu du martxoaren 23rako kiroldegiaren aitzineko patioan. Igandearekin, 09:00etatik 15:00etara paratuko dira postuak eta salerosketarako aukera bikaina izanen da.

Postua jartzeko interesa dutenek ikastolara deitu behar dute (948 630172) goizeko 9etatik 12ak arte eta postua jartzeko 10 euro ordaindu beharko dira. Merkatu txiki irekia izanen da eta ikastolatik «etxean soberan duzun guztia, etxean sartzen ez zaizuna edo zuk bertan eskuz egindako saltzera edo prezio ezin hobean erostera» animatu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun