50 zakozar baino gehiago atera ziren Lesakan Inauterietako igandean

TTIPI-TTAPA 2014ko martxoaren 4a

Kastillobaitako atarian eta frontoi barrenean bete ziren zakozarrak. Aitor Arotzena

Astelehen eguerdian karrozak ibili ziren plaza inguruan

Ezin erran eguraldiak lagundu duenik aurten inauterietan, baina halere, Lesakan 50 zakozar baino gehiago atera ziren igande arratsean. Azkeneko urteetan baini neska-mutil gehiago izan ziren eta horietatik aunitz lehen aldiz atera direnak. Normalean, Kastillobaita, Grazienea eta Huartea etxeen arteko plazan betetzen dira zakozarrak, eta aurten ere batzuk bertan egin ziren, baina bertze batzuk frontoi barrenean egin zuten, belarra eta zakuak ez bustitzeko. Ikusi argazkiak

Han eta hemen, zakozarrak betetzen eta josten ibili ziren hainbat laguntzaile, eta behin lanak ongi bete, aurpegia estaltzen duen zapia paratu eta pizontzia eskuetan harturik, frontoitik atera eta musika banda hasi zen Lesakako Inauteriak piezaren doinu alaiak hedatzen, zakozarrek pizontziak astindu eta inguratzen zirenak kolpatzen zituzten bitartean. Beti bezala, banda Zabaleta dorrearen parean, Antoiun, Eskol Ttikin eta Bittirian gelditu zen, zakozarrek trago bat hartu eta laguntzaileek puxkatutako zakuak josi, hautsitako pizontziak aldatu eta gainerako lanak betetzen zituzten artean. Beti bezala, plazan akautu zen ibilaldia. Sokak eskuekin hartu zituzten zakozarrek, neska mutikoek zakuak urratu eta belarra hedatzen zuten bitartean.

Ordu pare bat lehenago zakozar ttikiek, trikitilari taldearen laguntzarekin ere egin zuten bere ibilbidea, eta euria ari zuelako, Herriko Etxeko arkupetan bukatu zuten itzulia.

Inauterietako Astelehena

Inauterietako Astelehenean, ohitura betez Fraindarrak ibili ziren Otsango, Frain eta Izotzaldea auzoetan, bi taldetan banatuak. Aurten, aldiz, Goitarrak ez dira atera. Eguerdian, plaza inguruan, berriz, karroza eta mozorro ikusgarriak ibili ziren. Irain eskolako ikasle, irakasle eta gurasoek Erdi Aroko sorginak irudikatu zituzten. Tantirumairu ikastolakoek, berriz, Mexiko izan zuten gaia eta mariatxi eta guzi ibili ziren. Horretaz gain, ikusgarria izan zen pateraz etorritako afrikar koadrila, paint-ballean aritu ziren lagunak, telebistako “Begira nor ari den dantzan” saioa egin zutenak, iratze-metak, Beti Gazteko animadorak edo saskibaloi jokalariak, bertzeak bertze.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun