Inude eta artzainen 34 bikote ibili dira Berako karriketan

Ttipi-Ttapa 2014ko martxoaren 3a

Giro ederra paratu zuten inude eta artzainek Berako karriketan atzo.

Duela 36 urte berreskuratutako bestari ez diote muzin egin Beran

Duela 36 urte berreskuratutako bestari ez diote muzin egin Beran eta inude eta artzainek karrikak alaitu dituzte. IKUSI BIDEOA Inude eta artzainei lagun eginez, Momo Erregea eta bere pajeak atera dira eta aurten Amaia Espinosa, Ainhoa Retegi eta Aitziber Esnaolak bete dute ardura hori. Ikusi argazkiak.

Duela 36 urte berreskuratutako ohiturari segituz, inude eta artzainek euren lana bete zuten inauterietako igandean Beran. IKUSI BIDEOA Aurten 34 bikote osatu ziren eta giro onean egin zuten herrian barna goizeko ibilbidea, Eztegara frontoitik abiatuta. Ikusi argazkiak.

Inude eta artzainei lagun eginez, beti bezala Momo Erregea eta bere pajeak atera ziren, Amaia Espinosa, Ainhoa Retegi eta Aitziber Esnaola, hain zuzen. Arratsaldean, ongi bazkaldu ondotik, berriz ere Eztegara eta Altzate arteko ibilbidea egin zuten inude eta artzainek.

Gaur, berriz, zingar-arraultze eskean ibiliko dira Beran eta arratsaldean perkusio emanaldia izanen da Afrika Lion taldearekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun