Hamar zare eder zozketatuko dituzte Enaitz Gara ekimenaren baitan

TTIPI-TTAPA 2014ko otsailaren 26a

Zozketatuko diren hamar zareak Goia kinkaila denda zenean ikus daitezke. Utzitako argazkia

Hamar zare eder zozketatuko dituzte Enaitz Gara ekimenaren baitan Ekainaren 7an eginen da zozketa, ekitaldi ikusgarri baten baitan

Berako Enaitzen gelako gurasoek "Enaitz gara" ekimena antolatzen ari dira. Jardueraz betetako maratoi erraldoia jarri dute martxan: horien artean, lehenbizikoa, Berako merkatarien laguntzaz eginen duten zozketa erraldoia. Mota guztietako opariak dituzten zare zoragarriak osatu dituzte. Hamar zare handi izanen ditu, orain arte Goia kinkaila denda izan denean ikusgai daudenak.

Txartelak erosteko Beran ohiko salmenta-puntuetan harrautzen ahal dira euro 1en truke. Beraz, errifak erosi nahi izanez gero, Hamaiketako, Garbi cofee, Sarobe okindegia, Igone papertegia, Pagola harategia, Purienea, Amaleun arraindegia, Xuga ostatua, Beti Jai ostatua, Zubiondo jatetxea eta Errekalde ostatura hurbildu behar da.

Zozketa ekainaren 7an izanen da, oraindik, bertze ekitaldi polit eta ikusgarri baten bukaeran. "Enaitz gara" gelatik aterako proposamena baldin bada ere, guztion laguntzari esker, oraingoz, herri-ekimena bihurtzen ari dela erran liteke. «Zergatik ez bihurtu mugarik gabeko ekimena?» diote antolatzaileek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun