Luziano Mitxelena Euskal Herriko txapeldun suertatu da

TTIPI-TTAPA 2014ko otsailaren 20a

Luziano Mitxelena eta Ion Zeberio, Artziniegan. Utzitako argazkia

Ion Zeberio elizondarra azpitxapeldun izan zen senior30 kategorian

Euskal Herriko master mailako txirrindularitza txapelketa jokatu zen otsailaren 8an Ar­tziniegan (Araba). Transbidasoa-Euromaster-Inu­rrieta taldeko Luziano Mitxelena lesakarrak master60 mailan txapela lortu zuen eta Ion Zeberio elizondarra master30 mailan azpitxapel­dun izan zen, lasterketan 5. postua lortuz.
 
140 txirrindulari in­guru atera ziren eta Va­llejo izan zen Euskal He­rriko txapeldun, Teo Casabal eta Heviaren ­aitzinetik. Minutu erdira Ion Zeberio helmuga­ratu zen 5. postuan; master30 mailako txapelketan bigarren postua lortuz. Bigarren tropel batean helmugaratu ziren Ibon Urtiaga eta Txu­txin Fernandez; hauen gibeletik iritsi ziren Jabi Urtiaga eta Luziano Mi­txelena. Azken honek master60 mailan Euskal Herriko txapelketa lortu zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun