"Pilotakadaz pilotakada sakabanaketaren aurka" ekimenaren baitan Frontenis txapelketa jokatu zen otsailaren 7 eta 8an. Gizon-emakumez osatutako hamabi bikote aritu ziren, eta Isma eta Olaia izan ziren txapeldunak, Arkaitz eta Amaia bigarrenak, eta Imanol eta Leire hirugarrenak. Ondotik, afaria izan zen Biltokin.