Aitzineko alean aipatu genuen Igantziko inauterien egitarauaren berri. Baina mozorroek egiten duten harat-honatez gain, eskolan ere izanen dituzte bere ekitaldiak. Honela, otsailaren 27an, Ortzegun Gizen eguna ospatuko dute. Eta ortziralean, otsailaren 28an, antzerki saioak eskainiko dituzte.