Batzorde erdia berritu du Biltoki elkarteak

TTIPI-TTAPA 2014ko otsailaren 20a

Mikel Arburua da presidente berria

Ilbeltzaren 25ean egin zuen Biltoki elkarteak urteko batzarra eta urtero egin ohi duen bezala, zuzendaritza ba­tzordearen erditsua aldatu zuen. Honela, Mikel Arburua Etxe­berria da presidente be­rria, Ana Irigoienen ordez. Horretaz gainera, Joxean Hita, Daniel Te­lletxea, Xeberino Retegi, Joxe Jabier Urtxegi eta Olaia Matxikote dira juntako bokal berriak, datozen bi urtetarako. 
 
Batzordea berritzeaz gain ez zen aparteko erabakirik hartu ba­tzarrean. Hori bai, mus eta par­txis txapelketetan buru-belarri murgilduak daude Biltokikokak. Zortzi eta bedera­tzi bikotek emana dute izena hurrenez hurren eta martxoaren 1ean, arratsaldez jokatuko­ ­dira finalak.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun