Eskolen IV. jardunaldiak

Nerea ALTZURI 2014ko otsailaren 20a

Arantzako herri eskola, Etxalar eta Igantzikoa bezalaxe, Nafarroako Landa Eremuko eskolen parte da.
 
Aitzineko edizioak, Lekaroz, Auritz eta Lizarran egin ondotik, heldu den maiatzaren 17an, Lesakako Irain eskolan landa eremuko eskolen jardunaldien laugarren edizioa eginen da. 
 
Jardunaldi hauetan eskoletan burutzen dituzten proiektu eta esperientziak aurkezten dira, bakoitzaren lan egiteko modua eta eskolek gure herrietan duten garrantzia erakutsiz.
 
Gure herriko eskolako ordezkaritza bat ere hantxe izanen da.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun