Ehun bago inguru landatu dituzte eskolako ikasle eta irakasleek

Nerea ALTZURI 2014ko otsailaren 20a

Eskolako ikasleek pagoak landatu zituzten Azkilarrea auzoko Simoneko ardiborda inguruan. Gainera, beraien izenak ere jarri zizkieten zuhaitzei. Utzitako argazkia

Azkilarreako Simoneko ardiborda inguruan

Otsailaren 5ean, goizean, eskolako lehen hezkuntzako ikasleek zuhaitzak landatu zituzten. Urteroko ekimena da eta eskolaren eta udalaren artean antolatzen da. Azkilarrea auzoko Simoneko ardiborda inguruan ehunen bat bago landare landatu zituzten. Han bertan, hameketakoa egin zuten indarrak hartzeko, lan­txo hau egiteaz gain, joan etorria oinez egin baitzuten. Zuhaitzak izendatu zituzten eta horrela, bakoitzak bere zuhaitzari jarraipena egiteko aisago izanen du.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun