Hurbiltzen ari dira inauteriak

Irune eta Itsaso 2014ko otsailaren 20a

Astearte Inautean aterako dira karrozak herrian. Artxiboko argazkia

Lau egunez hainbat ekitaldi izanen dira

Aldizkari honetako gehigarri berezian ageri da Etxalarko inauterietako egitaraua, baina herriko kronikan ere aipatuko ditugu ekitaldi nagusiak.
 
Otsailaren 27an, Or­tzegun Gizen eguna ospatuko da. 14:30ean Landagain eskolako ikasleak plazatik aterako dira eta he­rriko txoko desberdinetan bortz an­tzerki eta dan­tzak eskainiko dituzte. Aurtengoan Arantzako ikasle eta irakasleak ere ikusle izanen dira. Egunari akabera emateko Guraso Elkarteak eskainitako berendua izanen da guztientzat musikaz lagundua.
 
Martxoren 2an, igandea, Zaldun Inaute eguna, kinto bestak izanen dira.
 
Martxoaren 3a, Astelehen Inaute eguna ospatuko da. Herriko gazteak bi taldetan banaturik batzuk goiko auzoan eta bertzeak beheko auzoan eskean ibiliko dira egun guzian zehar. Goizeko 8etan gosaria izanen da“La Basque jatetxean eta egunari akabera emateko pintxoak Elutsa ostatuan. Gosarirako izena emateko papera Herriko Ostatuan egonen da otsailaren 24a arte.
 
Martxoaren 4a, Astearte Inaute, inauterietako azken eguna izanen da. Eguerdi aldean herriari itzulia emanen zaio mozorro eta karrozekin. Ondotik bazkaria izanen da He­rriko ostatuan. Apuntatzeko Herriko Ostatuan bertan eman behar da izena o­tsailaren 24a baino lehen (10 euro ordainduz). Jubilatuek ere bazkaria izanen dute Larraburuan. Arratsaldeko 6etan hasita Beñat Mitxelena akordeoilaria ibiliko da ostatuz ostatu giroa alai­tzen eta taloak izanen dira salgai Altxataren eskutik.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun