Otsailaren 20an beteko dira hamar urte Beti Gazteko sokatira taldeak Munduko txapelketa azken aldiz irabazi zuenetik Glasgowen (Eskozia). Garaipen eta tituluz betetako urteen azkeneko lorpen handia izan zen. Bada, orduan aritzen ziren kirolari batzuk txirrintari ezin eutsi eta bertze batzuekin batera berriz ere sokari lotu dira. Momentuz 5-6 lagun elkartzen dira asteazken eta ortziraletan 19:30ean eskolako frontoian. Gehienak esperientzia dutenak, baina zerotik hasten direnei erakusteko prest daude. Lehenbiziko helburua, maiatzean jokatuko den Nafarroako 4x4 txapelketan parte hartzea da. Animatzen den jendearen arabera, zortzinakako txapelketetan edo neskekin batera txapelketa mistoetan parte hartzea ez dute baztertzen.