Igerilekua eta komentu artean skate parkea egiten ari da Udala. IPL eraikuntzak enpresa ari da lana egiten eta hilabete baten buruan bukatua izatea espero da. 20.000 euro inguruko aurrekontua du ekipamendu berriak, erditsua obrarako eta bertze horrenbertze ekipamendurako. Skate parkea eskatuz hiru sinadura bilketa egin dira eta azkenekoan 74 aurkeztu zituzten.
Tarte horretan ez da aparkatzerik izanen hemendik aitzinera, baina komentua eta fabrikako errepidearen arteko bidean aparkaleku berriak sortzeko asmoa dagoela argitu dute Herriko Etxetik.