Santa Ageda bezperan kantar atera ziren Labiagakoak

TTIPI-TTAPA 2014ko otsailaren 20a

Utzitako argazkia

Azken urteetako ohiturari eutsi eta Labiaga ikastolako Ikasle, guraso, atatxi-amatxi, irakasle eta ikasle ohiek parte hartu zuten Santa Ageda bezperan. Geldiune bakoitzean Santa Agedaren kantaz gain Patxi Kastillo eta Egoitz Goroste­rrazuk bertso dotoreak bota zituzten. Ikasle talde batek akordeoi eta panderoekin alaitu zuen ibilbidea. Egunari akabila emateko, ikastolan gurasoek egindako berendu goxoa dastatzeko aukera izan zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun