Julio Caro Baroja gogoratzeko zenbait ekitaldi prestatu nahi dira

TTIPI-TTAPA 2014ko otsailaren 20a

Astelehenean egin da horretarako lehen bilera

Julio Caro Baroja, antropologoa eta historialariaren jaiotzaren mendeurrenaren egitaraua antolatzeko taldea hasia da lanean eta otsai­laren 17an, astelehenean egin zuen lehen bilera Beralandetan. 
 
Julio Caro Barojak (Madril, 1914ko azaroaren 13a-Bera, 1995eko abuztuaren 18a) harreman estua izan zuen herriarekin eta horregatik gorazarre egin nahi dio Udalak bere jaio­tzaren ehungarren urteurrenean.
 
Horretarako, lehen urratsak emanak ditu Herriko Etxeak, bi aldiz elkartua baita Nafa­rroako Gobernuko kultura departamentuko arduradunekin. Horretaz gainera, familiarekin ere elkartu dira eta behar den laguntza emateko eta duten materiala, filmak, grabaketak eta argazkiak uzteko prestutasuna agertu dute. He­rritarrak ere lanerako gogotsu daudela adierazi dute Herriko Etxetik. Marisol Taberna alkatearen erranetan, «Julio Caro Baroja azaroan jaio zenez, hor izanen dugu helmuga, behar bada uda aldean hasiko gara, Udako Uniber­tsitatearekin harremanean gaude…». Astelehenean hasiko diren bileretan hasiko dira egitaraua ere zehazten, «baina seguru aski hi­tzaldi sorta izaten ahal da, erakusketaren bat, ikuskizunen bat…».
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun