Kaldereroen kalejirarekin abiatu dira Berako Inauteriak

TTIPI-TTAPA 2014ko otsailaren 24a

Jende aunitzek parte hartu zuen kaldereroen kalejiran. Utzitako argazkia

Asteazken arratsaldean Musika Eskolak kontzertua eskainiko du

Inauteri data ofizialak Ortzegun Gizenarekin abiatuko badira ere, Beran asteburu honetatik hasia da inauteri giroa sumatzen. Kaldereroen musika eta arrabotsekin hasi ziren inauteriak Beran otsailaren 22an, larunbat arratsean. Ikusi argazkiak

Inauteri data ofizialak Ortzegun Gizenarekin abiatuko badira ere, Beran asteburu honetatik hasia da inauteri giroa sumatzen. Kaldereroen musika eta arrabotsekin hasi ziren inauteriak Beran otsailaren 22an, larunbat arratsean. Ikusi argazkiak

Eguraldiak lagundu zuen aurtengoan eta kalejira egin zuten hainbat lagunek, gehienak haurrak eta gurasoak, tartean San Jose Zahar Etxea ere bisitatuz. Azkenean, Herriko Etxeko plazan, ohiko ijitoen ezkontza egin zen, Fernando Artieda eta Maria Vila ezkongaiak zirela. Carlos Pacheco zen ijito taldearen buruzagia.

Otsailaren 26an, asteazkenean, Inauteri besta antolatu dute Isidoro Fagoaga Musika Eskolakoek. 16:30ean, eguraldiak laguntzen badu, kalejira egin dute Zahar Etxea bisitatuz. Ondotik, Musika Eskolakoek antolatutako kontzertua eskainiko dute Kultur Etxean. Kontzertuaren ondotik, txokolatea eskainiko dute Kultur Etxeko erakusketa aretoan.

Biharamonean, Ortzegun Gizen eguna izanen da. 15:45ean abiatuko da kalejira suhiltzaileen parketik Eztegara pilotalekura. Eguraldi txarra eginen balu, zuzenean Eztegara pilotalekuan geldituko lirateke 16:00etan. Ondotik, 16:30ean, Zeren Zain taldeak emanaldia eskainiko du Eztegara pilotalekuan.

Martxoaren 2an, igandearekin, inude eta artzaiak ibiliko dira karrikaz karrika. Goizeko 10etan abiatuko dira Eztegara pilotalekutik. Goizeko ibilaldiaren ondotik, bazkaria eta arratsaldeko 6etan berriz ere abiatuko dira Eztegara pilotalekutik Altzateko karrikara.

Martxoaren 3an, Inauterietako Astelehenean, goizean zingar-arraultzea eginen dute koadrilek auzoz auzo eta karrikaz karrika eta eguerdi aldera karrozak eta mozorroak ikusiko dira karriketan. 19:00etan perkusio ikuskizuna izanen da Afrika Lion taldearekin Altzateko karrikan.

 

Inude eta Artzaien entsaioak

Bertze aldetik, inude eta Artzaien egunerako Eztegara pilotalekuan eginen diren entsaioak ere iragarri ditu Gure Txokoa dantza taldeak. Lehenbizikoa otsailaren 26an eginen da, asteazkenarekin eta bigarrena otsailaren 28an, ortziralarekin. Biak arratseko 8etan izanen dira Eztegara pilotalekuan. Bertan, bazkarirako txartelak ere salgai izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun