Boluntarioen Eguna ospatu dute Berako San Jose Zahar Etxean

TTIPI-TTAPA 2014ko otsailaren 21a

Giro ederrean pasatu zuten asteazken arratsaldea Berako Zahar Etxean. Utzitako argazkia

Elkarrizan taldeko kideek musutruk egiten duten lana eskertu nahi izan zuten.

Elkarrizan boluntario taldeko kideek musutruk egiten duten lana eskertzeko omenaldia antolatu zuten otsailaren 19an, asteazkenean, Berako San Jose Zahar Etxean. Astero astero Zahar Etxeko bizilagunekin egotera etortzen dira boluntarioak, lagunduz, kantatuz, irteerata garraiolari lanak eginez eta borondatezko lan hori eskertu zuten adinekoek. Ikusi argazkiak

Jose Ignacio Muruaren musika eta bertsoak, dantzak eta berendua izan zituzten, emozioz betetako besta alai batean. Zahar Etxeko bizilagunek, senideek, langileek eta boluntarioek arratsalde ederra pasatu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun