Herri ihauteriak erakusketa ikusgai izanen da Lesakako Harriondoa Kultur Etxean

TTIPI-TTAPA 2014ko otsailaren 21a

Euskal Herriko inauterietako jantziak eta irudiak ikusgai daude erakusketan. Utzitako argazkia

Euskal Herriko inauteria hobeki ezagutzeko aukera izanen da otsailaren 22tik martxoaren 6ra

Otsailaren 22tik martxoaren 6ra, Euskal Herriko inauteriari buruzko Herri ihauteriak izeneko erakusketa ikusgai egonen da Harriondoa Kultur Etxean. Herri ezberdinetako mozorroak, ohiturak, irudiak eta idatziak biltzen ditu erakusketa honek.

Kultur Etxea egunero egonen da zabalik bi aste hauetan, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Lesakako inauterietan, aldiz, martxoaren 2an, igandea, goizez bakarrik irekiko da eta martxoaren 3an, astelehena, itxita egonen da.

Zakozarren bilera

Bertze aldetik, otsailaren 22an, larunbat eguerdiko 12etan eginen da zakozarren bilera Arrano elkartean. Inauterietako igandean zakozarrak belarraz bete eta josteko laguntzaileak ere behar dira. Laguntzaile hauek arratsaldeko 4:30etik aitzinera pilotalekuaren gibelean egon beharko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun