Txotxongilo saioa eta liburu aurkezpena antolatu ditu Lesakako Irain eskolak iganderako Kultur Etxean

TTIPI-TTAPA 2014ko otsailaren 20a

Liburua kultur etxean aurkeztu ondotik, Rafael Eneterreagarekin bisita gidatua eginen da herrian barna. Artxiboko argazkia

Larunbatean helduentzako zine emanaldia prestatu du Gazte Asanbladak

Lesakako Irain Eskolak eta Irain Guraso elkarteak antolatuta Rosa Martinezen "Hala Bazan" txontxongilo saioa ikusgai izanen da igandean Harriondoa Kultur Etxeko liburutegian, 11:00etan. 12:00etan Rafael Eneterreagaren “Lesakako gai ezberdinak” liburuaren aurkezpena eginen da Kultur Etxeko Txokobiko aretoan. Gero bisita gidatua eginen da herrian barna Eneterreagarekin.

Hotel Ruanda filma larunbatean

Igandekoak ez dira Lesakako Kultur Etxean asteburu honetarako iragarriak dauden ekitaldi bakarrak. Otsailaren 22an, larunbat arratsaldeko 6etan Txokobiko aretoan helduentzako zine emanaldia antolatu du Gazte Asanbladak. “Hotel Ruanda” filma izanen da ikusgai.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun