Aste honetan Arantza, Igantzi eta Lesakako zaborrontziak kenduko dira

TTIPI-TTAPA 2014ko otsailaren 20a

Ezkerreko grafikoan herri ttikietako zaborrontzietan bildutakoaren emaitzak ageri dira eta eskuinekoan, herri handietakoak. Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitatea

Zaborrontzi berdeetan dena nahasita botatzen da eta zonaldean %25 birziklatzen da bakarrik

Azken aste hauetan zonaldean egiten ari den konpostaje kanpainaren barrenean eta konpostajea eta orokorrean birziklajea bultzatzeko asmoz, hainbat zaborrontzi berde kenduko dira. Horietan mota guztietako hondakinak botatzen dira eta, behin nahasita, ezin dira birziklatu. Hondakin hauek Tuteraraino garraiatzen dira eta han zabortegira eramaten dira. Bertan ez dute inongo tratamendurik jasotzen, lurperatzen dira, bertzerik ez, ura, lurra eta airean kutsadura arazo handiak sortuz.

Bertzalde, bereiz eta dagokien edukiontzian sartzen diren hondakinak Iruñeko birziklatze planta bereizietara eramaten dira, eta han bizi berria ematen zaie.

Orain dela egun batzuk zonaldeko zaborrontzi berdeetara botatzen diren hondakinak aztertu ziren eta ondoko grafikoan ikus daitezke emaitzak: ezkerrean herri ttikietakoak eta eskuinekoan harri haundietakoak.

Grafikoetan ikusten ahal den bezala, zaborrontzi berdeetara botatzen diren hondakin aunitz bereizten ahal ziren gero birziklatzeko, baina ez da egiten. Horregatik, hiri-hondakin mankomunitatetik eta udaletatik urteak daramazkite konpostaje kanpainak antolatzen, azken hilabete hauetan hainbat paper-kartoi, ontzi eta beira-edukiontzi paratzen ari dira, eta orain errefuseko zaborrontziak kenduko dituzte. Horrela, biztanleriaren birziklatze lanak erraztu nahi dituzte eta zaborrontzi berdeetan dena nahasita botatzen segitzea ekidin.

Aste honetan Arantza, Igantzi eta Lesakatik hasiko dira, herri hauetan hainbat bilera egin baitira eta heldu den astean konpostagailuak banatzen hasiko baitira. Aurrerago, behin bilerak egin eta gero, gauza bera eginen da Bortzirietako bertze herrietan, Baztanen eta Malerrekan.

Heldu den astean Lesakan (astelehen eta asteartean), Igantzin (asteazkenean) eta Arantzan (ortzegunean) izanen dira konpostajeko ikastaroak eta konpost egiteko beharrezko materiala banatuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun