Larunbateko kaldereroek iragarriko dituzte Berako inauteriak

TTIPI-TTAPA 2014ko otsailaren 19a

Kinki eta kanka, inauterien etorrera iragarriko dute kaldereroek. Artxiboko argazkia

Entsaioa ortzegun arratsaldean eginen da Musika Eskolan

Berako inauteriak iragartzera etorriko dira aurten ere Kaldereroak. Otsailaren 22n, larunbat arratsaldeko 7etan eginen dute bere ohiko ibilbidea, Illekuetatik Herriko Etxeko Plazara, Altzate, Legia, Zahar Etxea, Eztegara, Iturlandeta, Eztegara, Bidasoa karrika eta San Esteban karrikan barna pasatuta. Euria eginen balu, Ricardo Baroja Eskolan eginen litzateke.

Berako inauteriak iragartzera etorriko dira aurten ere Kaldereroak. Otsailaren 22n, larunbat arratsaldeko 7etan eginen dute bere ohiko ibilbidea, Illekuetatik Herriko Etxeko Plazara, Altzate, Legia, Zahar Etxea, Eztegara, Iturlandeta, Eztegara, Bidasoa karrika eta San Esteban karrikan barna pasatuta. Euria eginen balu, Ricardo Baroja Eskolan eginen litzateke.

Larunbatekoa prestatzeko entsaioa berriz, ortegunean arratseko 8etan eginen da Musika Eskolan.

 

Inude eta Artzaien entsaioak

Bertze aldetik, inude eta Artzaien egunerako Eztegara pilotalekuan eginen diren entsaioak ere iragarri ditu Gure Txokoa dantza taldeak. Lehenbizikoa otsailaren 26an eginen da, asteazkenarekin eta bigarrena otsailaren 28an, ortziralarekin. Biak arratseko 8etan izanen dira Eztegara pilotalekuan. Bertan, bazkarirako txartelak ere salgai izanen dira.

 

Inauteriak heldu den astean

Inauterietako egitaraua otsailaren 26an, asteazken arratsaldeko 5:30ean hasiko da, Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolak eskainiko duen Inauterietako kontzertuarekin.

Biharamonean, Ortzegun Gizen eguna izanen da. 15:45ean abiatuko da kalejira suhiltzaileen parketik Eztegara pilotalekura. Eguraldi txarra eginen balu, zuzenean Eztegara pilotalekuan geldituko lirateke 16:00etan. Ondotik, 16:30ean, Zeren Zain taldeak emanaldia eskainiko du Eztegara pilotalekuan.

Martxoaren 2an, igandearekin, inude eta artzaiak ibiliko dira karrikaz karrika. Goizeko 10etan abiatuko dira Eztegara pilotalekutik. Goizeko ibilaldiaren ondotik, bazkaria eta arratsaldeko 6etan berriz ere abiatuko dira Eztegara pilotalekutik Altzateko karrikara.

Martxoaren 3an, Inauterietako Astelehenean, goizean zingar-arraultzea eginen dute koadrilek auzoz auzo eta karrikaz karrika eta eguerdi aldera karrozak eta mozorroak ikusiko dira karriketan. 19:00etan perkusio ikuskizuna izanen da Afrika Lion taldearekin Altzateko karrikan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun