Sukaldaritza tailerra egin dute Berako Rikardo Baroja ikastetxean

TTIPI-TTAPA 2014ko otsailaren 19a

Rikardo Baroja eskolako ikasleak kontent, sukaldaritza ikastaroan. Utzitako argazkia

Gurasoengan euskararen erabilera bultzatu asmoz

Berako Rikardo Baroja ikastetxean sukaldaritza tailerra antolatu zuten otsailaren 14an, ortziral arratsaldean. Deialdia hagitz arrakastatsua izan zen.

Berako Rikardo Baroja ikastetxean sukaldaritza tailerra antolatu zuten otsailaren 14an, ortziral arratsaldean. Deialdia hagitz arrakastatsua izan zen.

Tailer honen helburua, bertze gauzen artean, gurasoengan euskararen erabilera bultzatzea izan zen. Bertako sukaldariak, Belenek, guraso eta semekalabei “euskal pastelaren” berri eman zien.

Tailer hau Euskara Lan Taldeak ikasturte honetarako antolaturiko egitarauaren barrenean kokatzen da. Honetaz gain, urte osoan zehar, dantza tailerra astean behin egiten ari dira hainbat guraso eta hemendik aintzinera ere, euskara praktikatzeko jarduera zenbait eskeiniko zaie gurasoei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun