Joseba B Lenoir musikari beratarrak etxean aurkeztu du bere azken lana

TTIPI-TTAPA 2014ko ots. 17a, 10:00

Joseba B Lenoir, Katakuko emanaldian. Utzitako argazkia

Emanaldia eskaini zuen larunbat arratsean Katakun

Joseba B. Lenoir musikari beratarrak 'Tenpesta' bere azken lana aurkeztu du Berako Kataku Ostatuan larunbat honetan. Berako kontzertu hau izan da birako lehena, eta diskaren aurkezpen besta. Kontzertuaren ondotik Dj Larratxe aritu zen rockanrolla pintxatzen. 



Joseba B. Lenoir musikari beratarrak 'Tenpesta' bere azken lana aurkeztu du Berako Kataku Ostatuan larunbat honetan. Berako kontzertu hau izan da birako lehena, eta diskaren aurkezpen besta. Kontzertuaren ondotik Dj Larratxe aritu zen rockanrolla pintxatzen.

Bertzeak Bertze, Arrasate, Gasteiz, Bergara, edota Arteagan ariko da Joseba B Lenoir. Euskal Herritik kanpo ere zenbait emanaldi hitzartu ditu. Valladolid, Leon edo Ourensen ariko da zuzenean. Beran abiatu den bira honetan Felix Buff ere arituko da zuzenean baterian hainbat kontzertutan.

 

Joseba B Lenoir

Joseba B. Lenoir Beran hasi eta hezi zen musikaria, SextySexers taldearekin handitzen joan zen, Gasteizen, Sumision City Blues taldeko partaidea da eta Bartzelonan ere aritzen da musikari gisa. Baina dagoeneko lortu du bere zigilu propioa. Eta hori erakusten zuen 'Instroak Vol. 2' grabazioan. 2013ko abenduan kaleratu zen 'Tenpesta' diskoa aurkeztu du musikariak, oraingoan kantu formatuari atxikiago. Instrumentu ia guztiak jotzeaz gain abesteko ardura ere bere gain hartu du. EP berri honetan berriz ere Felix Buff (Willis Drummond, Napoka Iria, Los Separatistas...) aurkituko dugu baterian, baino Aitor Goikoetxeak (Sons of Woods, Berri Txarrak ohia) ere parte hartu du 'Erraietatik Erran' izeneko kantuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun